Josette Erramoun, Euskaldunen karrikako bere jatetxean beti lanean, 2024ko Bestak prestatzeko unean © K. Danjoux 

Mémoire, Ondarea

Josette, faltan dugun izakia

Azken egunetan, Euskaldunen karrika hutsik dela iduri du. Gizaki bakar hori falta da, bera da: Josette, antzinako sukaldezaina eta « Merkatuko ostatu »-ko jabea, non ohiko bezero anitz bazkaltzera elkartzen diren, sukaldaritza sinple, tokiko eta hain zaporetsuaren inguruan.

Data honetan argitaratua

Josette Erramoun erreferentzia bat zen anitzentzat. Langile, atsegin eta ausarta zen, euskalduna; aho batez maitatua zen. Haren joatea, maiatzaren 16ko goizean gertatua, hainbat omenaldi zintzoen eragile izan da: elkarteetakoak, politikoak eta hedabideetakoak... Bere presentziak lasaitasuna ematen zuen; zentzu ona eta leialtasuna gorpuzten zituen, eta beti haren baitan konfiantza izan zitekeen, gizarte-hobekuntza bati ekarpena egiteko. 2024an, hiriak abian ezarritako « Pour que la Fête soit plus belle ! » sailari bere testigantza eman zion, eta denen gogora ekarri zuen zer zen “jakite-besta”, hau da, ospakizunetan nola jokatu jakitea: bai giro atseginez, bai eta duintasunaz ere betetako jarrera. Bizitzeko arte hori, gainera, funtsezko hitza zen harentzat: jatorri umileko emaztea izanik, etxeko langile gisa eta gero sukaldeko langile gisa irabazi zuen bizibidea, harik eta bere nagusiak jatetxea bere gain hartzea proposatu zion arte. Hamarkadak pasa ditu bertan negozioa bere semeari, gaur egun kudeatzailea denari, utzi aitzin.

Zigante bat

Ideia ona: Baionako Bestak prestatzeko egun batean, norbaitek, Josette-ek bere Bestetako zigantea ukan zezan proposatu zuen, Lapurdiko hiriburuko besta tradizionaletan Leon erregearen gortearekin desfilatuko duen pertsonaia. Ukan du. Ongi ikusia, zinez, izan ere, distiratik eta agertokiko argietatik urrun, andere hau gogoratuko diren horietakoa da.
Beraz, urtean behin, segituko du bestazaleekin berriz topatzen, bera hainbeste estimatzen zituenak eta haiek ere ongi itzultzen zioten maitasun hori. Agur eta ohore, anderea!